ERRENTA ZERGA
•Etxebizitza erosteagatiko kenkariak. 2013tik etxea erosten dutenei kenkaria izateko baldintzak aldatu egingo zaizkie: norbanakoen aitorpenetan, urtean 18.000 eurotik beherako errenta dutenei ezarriko zaizkie eta aitorpen bateratuetan 36.000 eurotik beherakoei. Kenkaria %15ekoa da; %18koa bi seme-alaba dituztenentzat eta %30ekoa hiru seme-alabatik gorako familientzat. Jada egun jasotzen dutenei kenkaria mantendu egingo zaie, baina kenkaria gehienez 6.000 euroko urteko hipoteka kuotari ezarriko zaio —orain arte, 9.000 eurokoa zen gehienezko kopurua. Aitorpen bateratuetan, 21.000 eurotik 13.000 eurora.
•Alokairuak. Alokairuagatik kenkariaren muga 900 eurotik 1.200 eurora handituko da.
•Loteria saria.2.500 eurotik gorako sarietan, %20ko tasa berezia ezarriko da.
•Espekulazioaren aurka.Aurrezkiak emandako kapital irabaziaren gaineko zerga-tasa ezartzeko, gutxienez urtebete eduki behar du onuradunak diru hori, mugimendurik egin gabe. Espekulazioa eragotzi nahi da.
SOZIETATE ZERGA
•Erreserba bereziak. Inbertsioa sustatu asmoz, milioi bat eurotik beherako fakturazioa duten enpresekirabaziak inbertsioetarako erreserba batera bideratuz gero, zerga ezartzeko oinarria %45etik %60eraino murriztu dezakete. Milioi bat eurotik gorako enpresek %50era.
•Aktibo finkoak. Kenkaria ezartzeko aktibo finkoaren inbertsioa 6.000 eurotik gorakoa izan behar du.
•Erregimen berezia ekintzaileei. Ekintzaileak eta enpresen sorrera sustatzeko, erregimen bereziak sortuko dira Sozietate Zergan eta Errenta Zergan. Kuotak atzeratu ahalko dira, baita langileak kontratatuz gero. Inbertsioetan %30eko kenkaria.
Nafarroako Gobernuaren proposamena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu