Nafarroako Kutxak baiezkoa eman dio Banca Civicarekin bateratzeko proposamenari. Biltzar Orokorreko 29 kidek aldeko botoa eman dute, bat abstenitu egin da eta inork ez du bozkatu aurka. Miguel Sanz Kutxako eta Nafarroako Gobernuko presidenteak erran du "enpresa irizpideak" soilik kontutan hartu dituztela bateratzearen alde egiteko, bertze hainbat gauzen artean euren "lurralde naturaletatik merkatu nazionalera, eta, gehienbat, nazioartera hedatzeko".
Banca Civica taldearen bateratze prozesua osatzeko Caja Canariasen eta Caja Burgosen oniritzia falta da. Bi aurrezki kutxen administrazio kontseiluek baiezkoa emana dute, baina biltzarren berrespena falta dute. Hilaren 25ean eta 27an erabakiko dute, hurrenez hurren.
Bertzalde, Sanzek aitzinatu du "hurbileko dataren batean", Espainiako Ogasun Ministerioak eta Nafarroako Gobernuak "adostutako" Nafarroako Kutxaren estatutuaren erreforma indarrean paratuko dela.
EKONOMIA
Nafarroako Kutxa Banca Civicarekin bateratzeari onespena eman dio Biltzar Orokorrak
Aldeko 29 boto, abstentzio bat jaso ditu proposamenak; inork ez du bozkatu aurka. Miguel Sanz Kutxako presidenteak erran du "enpresa irizpideak" soilik kontutan hartu dituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu