Nafarroako Kutxan ordezkari politikoak gutxituko ditu Gobernuak

Miguel Sanzen iritzi aldaketari «usain txarra» hartu dio Patxi Zabaleta Nafarroa Baiko bozeramaileak

Erredakzioa
Iruñea
2009ko apirilaren 1a
00:00
Entzun
Caja Castilla la Mancharen krisiak aurrezki kutxen legea berritzera behartuko du Espainiako Gobernua. Aldaketen artean dago ordezkari politikoek indar gutxiago izatea zuzendaritza organuetan. Ildo horretan urratsak egiteko prest azaldu da Miguel Sanz. Nafarroako lehendakaria ez ezik, CAN Nafarroako Kutxako presidentea ere bada Sanz.

Iruñeko gobernuko kideak ez ezik, hainbat instituzioetako ordezkariak badira CANekoKontseiluan. Horien guztien kopurua gutxitzeko «borondatea» azaldu zuen atzo Alberto Catalan Gobernuko bozeramaileak. Catalanek lasai egoteko dei egin zien CANeko bezeroei. «Ez du inolako arazorik, eta ez du hartu beste aurrezki kutxa batzuek, CCMk kasu, hartu dituzten arriskuak».

PSNko idazkari nagusi Roberto Jimenezek sustengu osoa azaldu zien kutxako zuzendariei, eta ontzat hartu zituen aldaketak.

Patxi Zabaleta Nafarroa Baiko bozeramaileak, berriz, «erantzukizunei ihes egitea» egotzi zion Sanzi, eta «usain txarra» hartu zion orain ordezkari politikoen lekuari buruzko iritziz aldatzeari. Gainera, Zabaletak uste du Sanzek itzuli egin beharko lituzkeelaCANeko presidente gisa jasotako dietak. Zabaletak bezalaxe, Nafarroako Ezker Batuak ere CAN «botere politikoaren mesedetan» erabili dela salatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.