Nafarroako Gobernuko Ogasunaren Zerga Bilketak 1.856 milioi euro bildu ditu abuztuaren 31 arte, %5,98 gutxiago lehengo urteko epe berarekin alderatuz. Iaz 1.974,3 milioi jaso zituen zerga bitartez. Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan bildutakoa, berriz, %25,5 jaitsi dela jakin zen orain egun batzuk.
Nafarroako Ekonomia eta Ogasun kontseilari Alvaro Mirandak nabarmendu du herrialdeko egoera ekonomikoa "EAEkoa eta Espainiakoa baino hobea" dela. Haren arabera, Nafarroako Gobernuak krisia zegoela "2008an onartu" eta orduan hasi ziren "neurriak hartzen". Krisiari aurka egiteko asmoz, gastu publikoa murriztu zuten, eta hori dela-eta 2009rako aurrekontu "estua" egin zutela azaldu du Mirandak. 2010erako aurrekontuak egiteko ere "beste administrazioak baino hobeto" daudela adierazi du.
Nafarroa krisia "gogor" pasatzen ari dela aitortu du Mirandak, baina "modu ordenatuan".
Ekonomia
Nafarroako Ogasunak abuztura arte iaz baino %6 gutxiago bildu du
Herrialdeko egoera ekonomikoa EAEkoa eta Espainiakoa hobea dela adierazi du Alvaro Miranda kontseilariak, krisia zegoela "2008an onartu" eta orduan hasi zirelako "neurriak hartzen".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu