EkoNOMIA

Nafarroako Ogasunak maiatzera artean iaz baino %3,18 gutxiago bildu du

"Aurrekontu aldetik ez dugu zailtasun handirik izango", esan du Alvaro Miranda Nafarroako Gobernuko kontseilariak, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek %13 gutxiago jaso dutela adierazi du

2009ko ekainaren 16a
13:23
Entzun
Nafarroako Gobernua ere ari da pairatzen krisi ekonomikoa, Ogasun Batzordeak aurten maiatzaren 31ra artean iaz aldi berean baino %3,18 bildu duelako. Iaz 1.104 milioi euro jaso zituen, aurten 1.069. "Ez da nahiko genukeen emaitza, ezta hurrik eman ere, baina gaurko egoera ekonomikoaren baitakoa da", esan du Alvaro Miranda Nafarroako Gobernuko bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak.

"Hala ere, Nafarroak aurrekontu aldetik ez du zailtasun handirik izango", adierazi du UPNko kideak gaur, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundien datuak erabili ditu konparaziorako. "Haiek %13 gutxiago jaso dute". Espainiako Estatuko datua ere eman du: %16 gutxiago bildu duela.

2009. urte osoan Nafarroako Gobernuak iaz baino %3,3 gutxiago jasotzeko aurreikuspena egina du. "Ondorioz, 2010eko aurrekontua egiteko abiapuntu onean izango gara". Iaz diru poltsa bat gorde izana oso ona izan zela iritzi dio Ogasun kontseilariak. "Aurre hartu genion egoera fiskalari, beste administrazioek ez bezala".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.