Nafarroak suhiltzaileen greba

Nafarroako suhiltzaileek greba hasi dute %18ko soldata igoera eskatzeko

Nafarroako suhiltzaileek 15 eguneko greba hasi dute gaur. Egunean lau lan ordu pasatuko dituzte lanik egin gabe. Nafarroako suhiltzaileen partzuergoko langile batzordearen ustez, "Nafarroako Gobernuak zor historikoa" du beraiekin. Izan ere, langile batzordearen iritzian, "beste funtzioarioekin lortu dituzten akordioetatik kanpo" utzi dituzte suhiltzaileak.

2004ko maiatzaren 3a
16:29
Entzun
Ez dute esan zenbaterainoko jarraipena izan duen geldialdiak, baina, gizarteari "lasai" egoteko eskatu diote, gutxiengo zerbitzuak bete egingo baitituzte.

Langile batzordeko ordezkari Victor Rubiok 2003an lortutako akordioa betetzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuari. Akordio horrek diona beteta, %18ko soldata igoera izango lukete suhiltzaileek, beraien kalkuluen arabera. Kontsortzioko lehendakari Juan Ramon Rabadek %5eko gorakada proposatu zieten joan zen astean.

Rubiok esan duenez, Kontsortzioak ez ditu eman beharreko zerbitzuak ematen. Eta grebarekin, suhiltzaileak "bigarren mailako funtzionario" izateari utziko diotela esan zuen, eta grebara joan nahi ez bazuten ere behartuta sentitu direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.