ekonomia

Nafarroako UGTk dio ez duela gobernuak finantzatzen, eta ELAren "kalumnia" salatu du

2011ko martxoaren 29a
15:19
Entzun

Juan Goien Nafarroako UGTko idazkari nagusiak salatu du ELAk gezurra esan duela sindikatu haren finantzaketaz, "UGT ez baita Nafarroako Gobernutik finantzatzen". ELAk atzo zioen aurten CCOO eta UGT sindikatuek eta CEN enpresaburuen elkarteak 8,7 milioi euroko diru laguntza zuzena jasoko dutela Nafarroako exekutiboaren aurrekontuetatik. "ELAren beste kalumnia bat da", adierazi du Goienek gaur prentsaurrekoan, Iruñean. "Langileei emandako zerbitzuengatik jasotzen dugu dirua guk, eta hori laguntzen legean jasota dago".

ELAren arabera, iaz 9,153 milioi euro jaso zituzten CCOO, UGT eta CENek, eta 2009an 8,557 milioi. Diru laguntzok 22 aurrekontu saili dagozkie: emakumeen berdintasuna garatzeko programak, etorkinen prestakuntza, ezintasun fisikoak dituzten pertsonen kontratazioaren inguruko itunak, dietak...

Goienek dio ELAk Jaurlaritzatik "modu egonkorrean" jasotzen duela dirua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.