ekonomia

Nafarroako Volkswagenek aldi bateko 263 langile kalera bidali ditu

2011ko urriaren 5a
18:44
Entzun

Nafarroako Volkswagenek kontratua baliogabetu die enpresan aldi bateko lanaldia zuten 263 laguni. Horietatik 247 dagoeneko kalean dira, astelehenetik; besteak etzi geratuko dira lanik gabe. Izan ere, enpresak bertan behera utzi ditu larunbatetako txandak, eta 263 langile haiek txanda horietan egiten zuten lana. 

Jose Luis Manias enpresa batzordeko presidenteak esan du Landabengo zentroaren ekoizpena ez dela askorik jaitsi —362.128 autotatik 353.508ra—, baina, hala ere, enpresak murrizketak egin dituela. Aldi bateko beharginek lanpostu finkoa izateko aldarrikapena egin du Maniasek, haien lana ere "beharrezkoa" delako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.