BPG-a

Nafarroan %1 handitu da BPGa apiriletik ekainera

Nafarroa %2,8 hazi da urte arteko tasan. Batez ere, industriak bultzatu du hazkundea, baina eraikuntzan ere susperraldia igarri da.

2015eko uztailaren 30a
15:19
Entzun

Nafarroako Estatistika Institutuak emandako datuek urteko lehen hiruhilekoan izandako hazkundea berretsi dute. Urtarriletik martxora bitartean, Nafarroako BPGa %0,6 handitu zen; apiriletik ekainera, %1. Urte arteko tasak ere Nafarroako ekonomiaren susperraldia erakusten dute; %2,8 hazi da urtebetean.

Estatistika institutuaren arabera, hazkunde hori industriak bultzatu du, batez ere. Eraikuntza sektorean ere hobekuntza igarri dute, hala ere, eta esportazioek ere gora egin dutela nabarmendu dute.

Bestalde, INEk Espainiako BPGaren datuak eman ditu. Azken hilabeteetako joerari eutsiz, %1 handitu da BPGa, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.