IRUÑEA. Mahats uztaren bilketa amaitu da Nafarroa sor-markan. Bi mila mahastizainek eta 84 upategiek 54,5 milioi kilo mahats bildu dituzte, iaz baino %30 gutxiago, eta batezbeste historikoa baino %13 gutxiago. Kontseilu arautzaileak azaldu zuenez, iazkoa uzta bereziki handia izan zen, eta aurten, gainera, mahats aleek aurreko urteetan baino gutxiago pisatu dute.
Mahats gutxiago bildu dute nekazariek eta upategiek, baina kalitate «bikainekoa», kontseilu arautzailearen arabera. Arrazoietako bat zera izan da: eguraldia ona izan dutela uzta bilketa hasi zenetik, abuztuaren amaieratik. «Gauaren eta egunaren arteko tenperatura diferentzia handiak eta euri eskasak ahalbidetu dute bilketa garairik egokienean egitea». Horri esker, uste du ondutako ardoak egiteko urte bikaina izan daitekeela.
Bildutako mahatsaren %90 beltza izan da, eta %10, berriz, zuria. Goi Erriberan jaso dira mahatsen %40, Behe Erriberan %30, Mendialdean %13, eta ia %20 Izarbeibarren eta Estellerriaren artean.
Nafarroan bildutako mahatsa %30 txikitu da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu