Nafarroan ez dago sindikatuen arteko akordiorik

2023ko irailaren 27a
00:00
Entzun
ELAk eta LABek negoziazio mahai bera ireki nahi dute Nafarroan, baina ez dute adostasunik lortu CCOOrekin eta UGTrekin. Prozesua oztopatzea egozten diete, gaia jorratzeko deituriko bilerei uko egin dietelako. Nafarroan ez dago inolako lanbide arteko akordiorik sinatuta. UGTk eta CCOOk kritika horiei erantzun diete, eta sektoreko langileei «iruzur egin nahi izatea» leporatu diote ELAri. Haien iritziz, lege aldetik oso zaila da lurraldeko mahai bat osatzea, eta iritzi diote Nafarroan ez dagoela sektoreko enpresa elkarte sendorik, eta horrenbestez ez dagoela patronalaren izenean negoziatu dezakeen erakunderik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.