ekonomia

Nafarroan krisiari "buelta" emateko asmoz ekimen bat sortu dute

37 enpresario eta ekintzailek 'Buelta eman nahi diogu' aurkeztu dute Iruñean, gobernuarekin egindako bileran.  Ekonomia aktibatzea eta enplegua sortzea da haien helburua.

2012ko maiatzaren 21a
16:21
Entzun

Krisi ekonomikoari aurre egiteko asmoz, Nafarroako 37 enpresario eta ekintzailek Buelta eman nahi diogu ekimena aurkeztu dute gaur Iruñean, Nafarroako Gobernuarekin bilera eginda. Atxikimendua eman daiteke haien webean, eta ekainean berriro egingo dituzte bilerak, "ekonomia aktibatzeko eta enplegua sortzeko" helburuarekin.

Gaurko bilera Nafarroako Gobernuak antolatu du. Herritarrak, langileak, enpresarioak, elkarteak eta bestelako gizarte eragileak animatu ditu ekimenera batzeko. "Egoera ekonomikoa zaila da, ez da hazkunderik izango aurten eta jendea gaizki ari da pasatzen", aitortu du Yolanda Barcina gobernuko lehendakariak. "Iritsi da unea guztion artean egoera honi buelta emateko aukera sortzeko. Nafarroan geldirik ez gaudela ikusi ahal izango da".

Enpresarioek esan dute "oso gaizki" dagoela ekonomia. "Errealitatea ezkutatzen badugu huts egiten hasiko gara. Hau bezalako ekimenekin daukaguna onartu egiten dugu, eta denon artean ekonomia berpizten saiatuko gara", adierazi du Incitako presidente Gorka Jimenezek.

Ekimenean enpresen artean dira Volkswagen, Viscofan, Cinfa, Berlys, Grupo AN, Iberdrola, Gamesa, Acciona, Incita, M. Torres, Thomson Reuters Aranzadi, Nafarroako Unibertsitate Klinikoa, Martiko, Nafarroako Kutxa, Corte Ingles eta Gure Sustraiak.

Bilerara gobernutik Roberto Jimenez eta Alvaro Miranda lehendakariordea, eta Lourdes Goikoetxea eta Juan Luis Sanchez de Muniain kontseilariak ere azaldu dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.