ekoNOMIA

Nafarroarekin itun ekonomiko berria lortuko dutela iragarri du Zapaterok

Bi gobernuen arteko elkarrizketak "besteetan baino azkarrago" doazela esan du Espainiako presidenteak, eta "zuhurtzia" dutela irizpide, "gastuak ez igotzeko". Barkosek dio Zapatero Nafarroarekin "jolasean" ari dela Kongresuan UPNren babesa jasotzeko.

2010eko irailaren 15a
18:54
Entzun
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri du Nafarroako Gobernuarekin aurki lortuko dutela itun ekonomikoa berritzea. Elkarrizketak "aurrera" doazela esan du, "betiere irizpide gisa zuhurtzia" aintzat hartuta, "administrazioetako gastuak ez igotzeko. Baina besteetan baino azkarrago goaz". 2014ra arteko akordioa litzateke.

Uxue Barkos Nafarroa Baiko parlamentariaren galderaren ondoren iragarri du akordioa Zapaterok gaur, Espainiako Kongresuan. Barkosek salatu du Espainiako gobernuburua Nafarroarekin "jolasean" ari dela UPNko diputatuen babesa lortzeko Kongresuan. "Nafarroako ekonomiaren eta fiskalitatearen egonkortasunak ezin du horren menpe egon".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.