Nagusien jazarpena salatzeko lanuztean dira Forjas Irizarren

Erredakzioa
Donostia
2010eko urriaren 28a
00:00
Entzun
Urriaren 4az geroztik lanuztean dira Lazakoko Forjas Irizar metalgintza enpresako langileak. Baina, ez enplegu erregulazioa ezarri nahi dietelako edo lan itunaren negoziazioak ez aurrera eta ez atzera daudelako. Nagusien jarrera salatzea da protestaldiaren helburua, umiliazioak eta mehatxuak jasatea lantokian ohiko bihurtzen ari dela iruditzen zaielako. Lankide atzerritarrek nagusien komentario xenofoboak entzun behar izaten dituztela ere salatu dute Forjas Irizarreko 28 langileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.