Nahi beste likidezia ziurtatuko die bihar banku zentralak euroguneko bankuei
Beren eguneroko gastuei aurre egiteko dirua behar duten euroguneko bankuek hitzordu garrantzitsua dute bihar. Europako Banku Zentralak nahi beste likidezia ziurtatuko die finantza erakundeei, urtebeteko epean itzuli beharko duten diruarekin. Abenduaren 21ean, beste enkante bat egingo du, hamahiru hilabeteko mailegu batekin. Adituek espero dute bankuek 100.000 milioi eurotik gora eskatzea orain, eta hori baino gehiago abenduan, orduan garbiago ikusiko dutelako zein diru behar izango duten 2012an. 2009an ekin zion EBZk likidezia mugagabea eskaintzeari, euroaren eremuko bankuen estuasunak ikusita. Bilioi erditik gora utzi zien eta gero enkanteak geratu zituen, likidezia bazegoelako. Azkenaldian, berriro itxi zaie merkatua bankuei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu