BILBO. «Langileak babestu, ez kapitala». LABek aldarrikapen taula egin du koronabirusaren pandemiaren harira. «Gutxieneko zerbitzuak, oinarrizkoak mantendu behar direla diogunon gainetik, elite ekonomiko eta politikoak produkzioari eutsi nahi dio. Eta, hala, langileak lanera joatera behartzen ari dira, segurtasun neurririk gabe, kasu ia guztietan», salatu du sindikatuak, eta «egoera horietan planto egitera» dei egin die langileei.
Aldi baterako erregulazio dosierren ingurukoa da LABen aldarrikapenetako bat: «Enpresa batek dosierrik ezartzen badu, soldataren %100 bermatu diezaiela langile guztiei, bai enpresa nagusikoei eta bai azpikontratei. Eta arrisku taldeetako langileak, gaixotutakoak eta protokoloaren arabera bakartu beharrekoak etxera bidali ditzala %100eko soldatarekin».
«Ezkutuko 155.a» ere salatu du LABek, eta demokrazia eskatu Euskal Herriarentzat.
Koronabirusa. Ekonomia
Nahitaezkoak ez diren zerbitzuak gelditzea nahi du LAB sindikatuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu