ekonomia

Naturgas Energiak 136 milioi euro irabazi zituen iaz, 2010eko kopuruaren bikoitza

Manuel Menendez enpresako zuzendariak esan du aurten ez dela datu horiek lortzera konprometitzen.

2012ko martxoaren 9a
11:52
Entzun

Naturgas Energia enpresak 136 milioi euro irabazi ditu 2011n, aurreko urtearen bikoitza —68 milioi euro izan ziren—.

Manuel Menendez enpresako presidenteak gaur goizean jakinarazi ditu datuak, eta "oso onak" direla onartu du. Aurten kopuru hori lortzera ezin dela konprometitu gaineratu du, gaur egungo egoera ekonomikoa aintzat hartuta.

Enpresaren fakturazioak 1.500 milioiak gainditu zituen lehenengoz, eta %19ko igoera dakar horrek. Ustiapenaren emaitza gordina (Ebitda) 203 milioi eurokoa izan da, 2010ean baino %16 gehiago.


 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.