NAval

Naval Izaretik ez banantzea da "lehentasuna" Bilbaoren iritzian

Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Navaleko langile batzordea hartu du gaur. Bilbaok esan duenez Naval Izar Espainiako ontziola talde publikotik ez banatzea da "lehentasuna" orain. Izan ere, Bizkaiko Ahaldun Nagusiaren iritzian Izarretik kanpo geratzen bada "ez dago ezer hitz egiteko, hilda dago". Joan zen astean Sindikatuek eta Jaurlaritzak lortutako akordioarekin bat egingo duela esan du Bizkaiko Diputazioak, eta hori ondo hartu du langile batzordeak.

2004ko urriaren 13a
13:13
Entzun
Naval eta Labe Garaiak dauden lurretan ez dela operazio inmobiliariorik egingo hitz eman die Bilbaok sindikatuei, eta industria lurrak izaten jarraituko dutela azpimarratu.

Gainera, Bilbaok behin eta berriz esan zuen, Bizkaiko diputazioak Navali petroleo ontzi bat egiteko enkargua emateko plan bat egin zuen, baina SEPIkplan hori geldiarazi egin zuen.

Izar taldeko ontziolek bihar mobilizazioak egiteko asmoa dute, eta Navaleko langileek gaur erabakiko dute, bihar nolako protestak egin.

SEPI plan berria egiten ari da Izar taldeko ontziolentzat, eta Navaleko Enpresa Batzordeak plan horrekin itxaropena duela jakinarazi du. Plan horren izaeraren arabera aurrerantzean egin beharrekoa zehaztuko dutela jakinarazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.