Ekonomia
Naval sektore publikoan mantentzea eskatu dute langileek
Navaleko beharginek itxialdia egin zuten atzo gauean. Lantokian bildu ziren, Izar taldea zatitzeko eta ontziola zibilak "babesik gabe" uzteko asmoa gaitzetsi guran. Gaur manifestazioa egin dute, eta orain, Madrilera begira daude. Urduri daude. Ontzigintza salbatzeko zer egin azalduko die Espainiako Gobernuak sindikatuei, eta langileek uste dute ontziola militarrak soilik salbatuko dituela.
Arratsaldean elkartuko dira dira alde biak. Sektorearen geroko erronkak jorratu nahi dituzte langileek. Iragarri dute, ordea, borrokarak deia egingo dutela Navali eusteko planen berri jaso ezean. Zuzen esanda, Espainiako Gobernuari eskatu diote "gaizki eginak" beharginen bizkar ez uzteko. "Argi erakutsi dugu puntako ontziak eraiki eta ontzi-jabe zorrotzenen premiak bete ditzakegula", nabarmendu zuen atzo langileen batzordeko presidente Miguel Angel Asporosak. "PPk eta SEPIk trabatu dituzte Navalen proiektuak, eta ez langileok. Ardurarik gabe jokatu dute biek ala biek". Konponbide "politikoak" behar ditu ontziolak. Langileek ez dute "gustuko" SEPIk proposatutako lan ildoa. Finantzaketa iturri pribatuak bilatzeko aholkatu die ontziola zibilei, zutik iraungo badute. "Naval pribatizatu gura du. Guri, baina, ezer ez digu esan, eta hedabideen bidez jabetu gara inbertsiogileen esku-hartzea bultzatzeko nahiaz". Asporosak gogor salatu ditu SEPIren "mahai azpiko jokoak". Industria plan "sendo" bat prestatzeko eta berau sindikatuekin hitzartzeko eskatu dio PSOEri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu