NAval

Navaleko 16 langile zauritu dira Ertzaintzarekin liskarretan

Navaleko langileek barrikadak jarri dituzte gaur lantegiaren inguruetan. Bilbo eta Santurtzi arteko BI-3739 errepidea moztu dute, eta baita trenaren joan etorria ere. Ertzainek langileen kontra kargatu, eta gomazko pilotak jaurti dizkiete. Orduan, lantegian babestu, eta torlojuak bota dizkiete langileek ertzainei. 10:00ak aldera liskarrak gelditu egin dira. Gutxienez 16 langile zauritu dira, eta haietako batek begia gal dezake: gomazko pilota batek begian jo du bete betean. Giroa oso bero dago Sestaon.

2004ko irailaren 16a
13:04
Entzun
Goizeko zazpiak pasatxoan Navaleko lantegitik atera dira hango langileak, aurpegiak tapatuta eta barrikadak jartzeko materiala eskuetan zutela. Lantegiaren inguruko errepideetan barrikadak jarri dituzte, bideak itxiz.

Nerbioiko ezkerraldean, Santurtzi eta Bilbo arteko BI-3739 errepidea itxi dute, eta baita bi herri horiek lotzen dituen trenbidea ere.

Liskarrak

Ertzaintza barrikaden lekura joan da, eta Navaleko langileen kontra oldartu da. Gomazko pilotak bota dituzte. Langileak, orduan, lantegian babestu dira, eta torlojuan jaurti dizkiete ertzainei.

Liskar horietan gutxienez 16 langile zauritu dira. 56 urteko gizon batek begia galtzeko arriskua du, gomazko pilota batek begian bete betean jota.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.