NAval

Navaleko langileak itxialdian daude

Sestaoko Naval ontziolako langileek itxialdia hasi dute gaur, lantegian bertan. Itxialdiarekin, ontziola zibilen egoera garbi azaltzeko eskatu nahi diote Sestaoko beharginek SEPIri. Izan ere, SEPIk eta Izar taldeko ontzioletako sindikatuek bilera egingo dite gaur arratsaldean, eta bilera horretatik ateratzen diren ondorioen arabera, itxialdiarekin jarraitu edo bertan beher utzi erabakiko dute.

2004ko azaroaren 17a
15:17
Entzun
Lehengo astean jakinarazi zuen SEPIk, Gas Natural enpresak ontzi bat enkargatuko ziola Navali. Berria pozik hartu zuten Sestaoko ontziolako ordezkariek. Hala ere, "behin betiko Navalen etorkizuna bermatuko duen ekintza zehatzak" nahi dituzte, eta horixe eskatzen diote SEPIri.

Beraz, lantegian bertan itxi dira gaur Navaleko langileak, eta SEPIren eta sindikatuen arteko bileran gertatzen denaren arabera, itxialdiarekin jarraitu edo bertan behera utzi erabakiko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.