Ontziolak

Navaleko langileek euren lantokirako lan karga eskatu dute

Martxoan amaituko dute egiten ari diren ontzia, eta geroko ez daukate ezer. [youtube]http://youtu.be/8ZDCn3wOGkU[/youtube]

Lander Muñagorri Garmendia.
2014ko urtarrilaren 28a
16:12
Entzun

Sestaoko lantokirako lan karga eskatu dute Navaleko beharginek gaur goizean Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean. Orain egiten ari diren ontzia martxoan amaitzea aurreikusi dute, eta geroko ez daukate beste ontzirik egiteko eskaririk. Jaurlaritzari eskaera egin diote lan karga lortzeko saia dadin, modu horretan ontziolaren etorkizuna bermatu ahal izango baitute.

Beste ontziola batzuetan, berriz, ontziak egiteko kontratuak sinatzen ari dira, baina Sestaoko ontziolan egiten dituztenak baino txikiagoak, Jose Pedro Gonzalez langile batzordeko presidenteak gogorarazi duenez. Navalekoak ere halako ontziak egiteko prest daude, “edozelango ontziak egiteko gai” direlako. Horregatik, galdera egin du: “Beste ontzioletan lan karga baldin badaukate, ez dugu ulertzen zergatik guregana ez den ezer etortzen”. Akziodun eta erakundeen babesa eskatu dute, eta mobilizazioetara joko dutela iragarri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.