Navaleko langileek Eusko Jaurlaritza enpresako akziodun izatea nahi dute

2011ko urriaren 22a
00:00
Entzun
Navaleko langileek akziodun berri bat nahi dute: Eusko Jaurlaritza. Europako araudia betez, Socade sozietatearen bidez sartuko litzateke kapitalean. Hala, irabazien banaketarik ez litzateke egongo, plan estrategiko batekin eta inbertsio proiektu batekin egingo litzateke sarrera edo akzioak erosteko kapital gehikuntza egingo litzateke. Krisiaz aparte, beste arazo bat ere batu zaio ontzigintza sektoreari. Europako Batasunak debekatu egin du tax lease sistema. Sektoreari zerga kenkariak egitea baimentzen zuen sistema horrek, baina ekainaz geroztik galarazita dago. «Jaurlaritza ez bada akziodun bihurtzen eta tax leasen arazoa ez bada konpontzen, enpresak aurkeztutako espedientea ukatu beste aukerarik ez dugu», esan dute langileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.