NAval

Navaleko langileek protestak egingo dituzte SEPIren proposamenaren kontra

Gaur egin dute lehen protesta Sestaoko Naval ontziolako langileek. Manifestazioa egin dute gaur goizean egin duten asanblada bukatu bezain laster. Sestao eta Santurtziko errepidea moztu dute, eta gero manifestazioan abiatu dira. Gaurko batzarrean SEPIren proposamena aztertu, eta aho batez, kontrako jarrera hartu dute. Orain, mobilizazioak egingo dituzte. Hala ere, negoziaketarako prest daudela azpimarratu dute.

2004ko irailaren 9a
12:59
Entzun
Batzarrean SEPIren proposamena aztertu eta aurrera begirako mobilizazioak zehaztekoak ziren. Proposamena ez dute onartu, eta mobilizazioak egiteko egutegi bat zehaztu dute.

Akordio bat lortzeko negoziaketak egiteko ere prest daudela azpimarratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.