Lan gatazka

Navaleko langileek suzko barrikadekin eten dituzte ontziola inguruko errepideak

Sestaoko (Bizkaia) Naval ontziolako beharginek lantegi inguruko errepideak eten dituzte suzko barrikadekin, hain zuzen ere, sektore publikoan jarraitzea aldarrikatzeko. Asanblea egin dute lehendabizi Navaleko beharginek, eta Langile Batzordeak agertu dienean atzo SEPIrekin izan zuten bileran ez zela aurrerapausurik eman, protesta ekintzak egitea erabaki dute.

2004ko urriaren 29a
10:07
Entzun
Bilbo eta Santurtzi bitarteko BI-3739 errepidea, eta Sestaoko industria gunea A-8 autopistarekin lotzen duen BI-644 dira eten dituzten errepideak.

Beste batzuetan trenbidea ere moztu izan dute, baina Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak ez du zehaztu gaur halakorik egin dutenetz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.