Navaleko zuzendaritzak eta sindikatuek erregulazioa hitzartu dute

Erredakzioa
Bilbo
2011ko martxoaren 25a
00:00
Entzun
Lana erregulatzeko hirugarren dosierraren baldintzak hitzartzea lortu dute Sestaoko Naval ontziolako zuzendaritzak eta langileen ordezkariek. Espedientea sei hilabetez egongo da indarrean, apirilaren 1etik irailaren 30era, eta hilabete bakoitzean 80tik 120ra langileri eragingo die.

Zuzendaritzak konpromisoa hartu du kontratu berria bilatzeko. Akordioak jasotzen duenez, bere esku dagoen guztia egingo du urrian langile guztiak beren lanpostuetara itzultzeko. Gainera, datozen aste edo hilabeteetan enpresaren etorkizuna ziurtatzeko moduko bideragarritasun plan bat aurkeztuko diela agindu die langileei.

Erregulazioak eragingo dien langileei enpresak orain sari bat ematea ere adostu dute. Horri esker, soldataren %93 edo gehiago kobratuko dute hilaren amaieran. Zuzendaritzak eta sindikatuek hitzartutakoarekin ados dauden ala ez esan beharko dute orain langileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.