Nazioarteko Diru Funtsak BEZa eta zerga bereziak igotzeko eskatu dio Espainiari, azpimarratuta neurri horiek "berehalakoak" izan behar dutela. Soldata publikoetan murrizketa egitea ere aurreikusten du.
Espainiako egoera ekonomikoa aztertu ondoren jakinarazi ditu neurriok Nazioarteko Diru Funtsak. Gizarte Segurantzako kotizazioak murriztea eta etxebizitza erosteagatik beherapenak ezabatzea ere gomendatzen du.
"Aurreikusitako aurrezkiak lortuko direla bermatzeko diru sarrerak handiagotu behar dira, zerga eta BEZa igoz eta soldata publikoak jaitsiz", dio nazioarteko erakundeak.
Pribatizazioa bultzatzeaz ere hitz egin du Nazioarteko Diru Funtsak, zorpetze publikoa saihesteko.