Nazioarteko Diru Funtsaren txostena

2012ko ekainaren 10a
00:00
Entzun

AZTERKETA

Bankuen premiak aztertu ditu, taldeka, hiru egoera jakinetan,gai izan daitezen %7ko core tier 1kapitala lortzeko 2019rako.

Oinarrizko egoera. BPGa aurten %1,7 eta 2013an %0,3 jaistea. %23tik gorako langabezia. Etxeak aurten %5,6 merkatzea eta 2013an %2,8.

Egoera okerragoa (Espainiako Bankua). BPGa %2,5 eta%0,7. %24tik gorako langabezia. Etxeak aurten %10,6 eta 2013an %3,1 merkatzea.

Egoera okerragoa (NDF). BPGa %4,1 eta %1,6 jaistea. Langabezia %26tik gora. Etxeak %19,9 eta %3,6 merkatzea.

ONDORIOAK

Kapital premia. Oinarrizko egoeran 25.400 milioi euro; okerragoan 29.500 milioi eta okerrenean 37.100 milioi. Azkeneko kopuru horretatik %80 jada estatuaren laguntza jaso duten bankuek behar dute. Hala ere, NDFk dio benetan diru gehiagoren premia izan dezaketela, eta hobe dela goitik jotzeabehetik jotzea baino.

Erakunde handienak. Kapital nahikoa eta irabazi sendoak dauzkate, baita, egoera ekonomikoa okertzen bada, aurre egiteko. Nazioartean jasotzen dituzte irabazien lau eurotik hiru. Santander eta BBVA dira.

Laguntzarik gabeko kutxa ohiak. Egoera okertuz gero, aurre egin diezaiokete, neurri batean. %7ko core tier 1 kapitala eskatuz gero, batzuek diru gehiago beharko dute. Horien artean leudeke Kutxabank eta Euskadiko Kutxa.

Laguntza jaso dutenak. Egoera asko okertuz gero, baliabide propiorik gabe geratuko dira (27.000 milioi euro).

Banku txiki eta ertainak. Dirua behar dute %4ko core tier 1eko kapital mailara iristeko: 2.000 milioi euro.

ZOR PRIBATUA

Maileguak. Sektore pribatuari emandako maileguak BPGaren %166aren parekoak dira.

Enpresen zorra. BPGaren %186koa da, euroguneko altuena, Irlandaren ostean.

AKATSAK

Berandu eta mantso. Krisiaren neurria eta iraupena «gutxietsi» egin ziren eta finantza sektorearen berregituratzea «mantso» egin da.

Kontrol falta. Bankuen gainbegiratzaileei independentzia falta, aginte falta eta neurri eraginkorren falta leporatu die.

Sagar ustelen batasuna. Kasu batzuetan erakunde ahulak elkartu eta erakunde ahul handiagoak sortu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.