NDFk Eurogunearen suspertzea «apala» izango dela uste du

Zulotik ateratzen 2010ean hasiko dela berretsi du, baina zalantza asko izango direla ohartarazi du

Erredakzioa
2009ko uztailaren 31
00:00
Entzun
Azkenaldian askotan hitz egin da kimu berdeei buruz, baina Nazioarteko Diru Funtsak (NDF)«behin-behinekoak» izan direla uste du. Hala, orain artean esandakoa berretsiz, ez da datorren urtera arte ekonomia zulotik ateratzen hasiko. Eta orduan eresusperraldia «apala» eta «zalantza ugariduna» izango dela iragarri du.

Uztailaren 8an eginiko aurreikuspenak berretsi zituen atzoko txostenean. Horien arabera, aurten Euroguneko ekonomiak %4,8 egingo du atzera, eta datorren urtean %0,3. Langabeziak, berriz, %10eko maila gaindituko du, eta %12ra iritsiko da datorren urtean. Bestalde inflazioa %0,2an geratuko da aurten, eta %0,7an, berriz, 2010ean.

Defizita ere asko handituko da bankuei emandako maileguak direla-eta: 2007an %0,6an baldin bazegoen, datorren urtean %6,9an egongo da.

Europako Banku Zentralak egindako lana ontzat jo du NDFek: batetik, likidezia eta kreditua sustatzeko garaian; eta bestetik, diru politikan egindako lanarengatik, interes tasak %1era jaitsiz. Aurrera begira ere, interes tasak maila horren bueltan mantentzeko gomendatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.