NDFko teknikariak Espainian dira atzodanik
MADRIL. Nazioarteko Diru Funtsak talde bat bidali du Madrilera bankuen erreforman «laguntza teknikoa» eman dezaten. Espainiaren bankuen alorrari emandako erreskatearen ikuskaritza lana egitera joan da Espainiara NDF, eta urriaren 26a arte izango da han. Tokion egindako NDFren eta MBren goi bileraren ostean etorri da bisita hau.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu