Negarra enpresak atzera bota du espedientea
IGORRE. Sei eguneko greba bertan behera utzi dute Igorreko (Bizkaia) Negarra enpresako langileek. Arrazoia: enpresak enplegua erregulatzeko espedientea erretiratzea erabaki du. 176 langileetatik 161rentzako dosierra proposatu zuen enpresak. Lana bazegoela zioten langileek, ordea. CCOOren arabera, 2010ean ere enplegua mantenduko duela bermatu die zuzendaritzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu