Negarrak 48 kaleratze proposatu ditu, eta ez 59
BILBO. Erregulazio espedientean aurreikusitako kaleratzeak 59tik 48ra jaistea erabaki du Igorreko Negarra enpresak. Atzo bilera egin zuten langileek eta zuzendaritzak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu Sailaren eskariz. Akordiorik ez zutenez lortu, hilaren 16an hasitako grebarekin jarraitzea erabaki dute langileek. Negoziazio epea hilabete luzatzeko ere eskatu diote Jaurlaritzari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu