Negarrako langileek martxa bat hasiko dute

2012ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
IGORRE. Negarra enpresako ehun bat langilek martxa bat hasiko dute etzi, Igorretik Gasteizera, enpresak iragarritako kaleratzeen aurka. 07:00etan irtengo dira, eta astearte eguerdian helduko dira Gasteizera. Han elkarretaratzea egingo dute, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean. Atzo 75 egun bete zituzten greban. Erregulazio espedientean 59 kaleratze aurreikusi zituen lehenik enpresak, eta gero 48ra jaistea erabaki zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.