NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA. CCOO, LAB eta Adegiren aurrekordioa Gipuzkoako grafikagintza sektorean

ELAk ez du hitzarmena sinatuko, soldata igoera «ez delako nahikoa»

Erredakzioa
2004ko azaroaren 23a
00:00
Entzun
Bederatzi hilabeteko negoziazioen ondoren, bihar sinatuko da Gipuzkoako grafikagintza sektoreko hitzarmena. Hiru urterako hitzarmena sinatzeko CCOO eta LAB sindikatuek aurreakordioa iritsi zuten atzo Adegirekin. 2004. urterako KPI gehi puntu bateko soldata igoera hitzartu dute aldeek, hots %3,6ko igoera. Hurrengo bi urteetarako, berriz, igoera KPIren %135eko aurreikusten da. Hiru urteetan lanaldiaren murrizketa launa ordukoa izango da.

Euskadiko CCOOk eman zuen aurreakordioaren berri atzo. Sindikatuaren arabera, pozik dago hitzarmenarekin, «denboran zehar gehiegi luzatu den arren, askoz lehenago sinatzea bazegoen eta».CCOOren ustez, «funtsezkoa da horrelako sektore hitzarmenen iraunkortasuna ziurtatzea» Sindikatuak azaldu zuenez, Gipuzkoako grafikagintzako sektoreko hitzarmenak 2.000 langileri eragiten dio. Aurreakordioa sinatu duen beste sindikatuaz, LABez ere gogoratu zen, baita ELAz ere: «Pozgarria da LABek negoziazio kolektiboari buruzko ikuspegi hori hautatu izana azkenean, ELArenak bezalako jarrera itxiak atzean utziz». Oraindik sinatu gabe dauden beste konbenioetan LABek «jarrera hori mantentzea» espero du CCOOk. Sindikatu horren ustez,ELAren «jarrera itxi» horiek «irtenbiderik gabe uzten dituztelako langileak».

ELAk ez

ELAk, berriz, hitzartutako soldata igoera ez dela nahikoa esan zuen eta «sektorean sortutako itxaropenetatik oso urruti» zegoela gaineratu. Hitzarmenean hobekuntzarik ez du ikusten ELAk ez enplegu gaietan ezta langileen lan baldintzetan; etazail ikusten du horrela «sektoreko enpresa gehienetan nagusi den prekarietatea murriztea eta baita gazte eta emakumezkoentzako diskriminatzailea den lanbide kualifikazio eta ordaintze sistema zuzentzea ere».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.