Negoziazioak segurtaturik, greba utzi dute SNCFko langileek

Hamalau greba egun egin dituzte, lanpostuak kendu izana eta «bidean den pribatizazioa» salatzeko

Jenofa Berhokoirigoin.
Baiona
2010eko apirilaren 21a
00:00
Entzun
Eskualde osoko zuzendariak negoziatzea onarturik, greba uztea erabaki dute Hendaiako eta Baionako SNCF tren konpainiako langileek. Sud eta CGT sindikatuek eramanik, hamalau egun bazeramaten mobilizaturik, lanpostuak kendu izana eta «bidean den pribatizazioa» salatzeko.

«Lortutakoan alde onak badiraere, ez gara irabazle», dio Peio Dufau CGTko ordezkariak. Hain zuzen, konpainiaren politika orokorra gaitzesten dutelako, Frantzia osoko negoziazioak eskatu dituzte. Hori dela eta, duela aste bat zuzendaritzak tokika hitz egitea onartu bazuen ere, grebaren alde bozkatzen segitu zuten.

Lehen bilera salgaien garraioaz izanen da, astelehenean. Hilabete honetan zerbitzu horretako 34 postu galduko dira Lapurdin. Orotara, zuzendariak jakinarazi duenez, aurten 1.400 lanpostu galduko dira; aldiz, sindikatuek aipatu dutenez, 3.700 lanpostu dira kenduko.

Atzo goizeko biltzar nagusian erabaki zuten Hendaiako langileek greba uztea, eta arratsaldean Baionakoen aldi izan zen. «Lortutakoa ez denez eskatutakoa» debate luzea izan dela eta «hautua ez dela erraza izan» zehaztu du Dufauk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.