NEKAZARITZA. Laguntza plana, «berandu eta gaizki»

2005eko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Iazko Gipuzkoako Laguntza Plana «atzerapen handiarekin» etorri dela eta emaitza «negargarria» izan dela esan zuen atzo Gipuzkoako EHNEk. Bi milioi euroko aurrekontua zuen planak, baina eskaria egin duten 169 baserritarretatik 52ri soilik onartu zaie, eta besteei ez zaie onartu. Eneko Carrera Gipuzkoako EHNEko presidenteak azpimarratu zuen laguntza horiek garrantzitsuak direla baserritarren egoera ekonomikoan zuzeneko eragina izan dezaketelako. Horregatik eskaera egin zion Foru Aldundiari laguntza plana aldatzeko. Carreraren arabera, laguntza jasoko duten proiektu gehienak teknologia inbertsioak dira: «Intentsifikazioa bultzatzen duten proiektuek xahutu dute diru gehiena». Aldundiak landa turismoak ere babestu dituela gaineratu zuen. IMANOL OTEGI / ARGAZKI PRESS

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.