Nekelanak

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko urriaren 24a
00:00
Entzun
Barikua da, astea amaitzen ari da, eta indarrak ahitzen ari dira. Aste osoko ibilbidea irabaziekin amaitu arren, ostiralean %0,75 galdu du Ibex-35 indizeak, nagusiki azken orduko salmenten ondorioz. Nekelanak. AEBetako zenbait garraio enpresen emaitza ez oso onak jo litezke eragile, baina ohikoan ikurra den Microsoft erraldoiaren mozkinek, aldiz, 3 mila milioi dolarrak gainditu eta ehiztarien oniritzia jaso zuten, %7ko igoeraz. Gurean 2.422 milioiren salerosketa izan zen, eta Santander (-%1,17) erraldoiak baino, Bankinterrek (-%5,16) eman zuen zeresana. Dena den, Bolsas (+%1,41), Gamesa (+%0,79) eta Banestoz (+%0,66) harago, apenas egon zen salbuespenik: gorria, nekea eta salmentak nagusi. Edurnezuri (-%0,68), dena den, 19 euroz gora dabil, eta BBVA (+%0,48) 12,5 euroan. Urtean ikusitako kotizazioekin alderatuz, maila dotoreak dira. Ikuskizun, asteburua nahiko izango ote den hauspoari buelta emateko. Mozkin berrietan, sasoia ez da hain ona.



Caja Madrid. Espainiako CajaMadrid aurrezki kutxak Bankinter bankuan zuen %2,9ko partaidetza saldu du. Akzioko 7,72 euro lortu ditu, bezperako 8,03 euroren mailaz azpitik, baina atzoko 7,62ko itxieraz goiti. Kutxa batek bankuak eros ditzake, baina ez alderantziz. Madrilgo kutxak ez du garairik oparoena, eta berezko baliabideak sendotu behar ditu, eta arriskuak gutxitu. Donostiako Guipuzcoanok (+%0,19) ere, urriak 30ean banatuko duen dibidendua gutxitzea erabaki du: 3 zentimo akziora; iazkoaren erdia. Akziodunei gutxiago ordainduz, kapitala sendoagoa izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.