Ekonomia

Ner Group-en irabaziek %172 egin zuten gora joan den urtean

Taldeko langileen batez besteko soldata EAEkoa baino %16 handiagoa da.

Ner Groupeko Koldo Saratxaga, artxiboko irudian. G. RUBIO, ARP
Lander Muñagorri Garmendia.
2014ko martxoaren 20a
11:14
Entzun

Ahalegin handiagoa egin dutelako lortu zuten joan den urtean Ner Group taldeko enpresek 2012an baino irabazi handiagoak izatea. Ahalegin hori zenbatu gabe dagoen arren, 2013an 41,8 milioi euroren irabaziak izan zituen, %172ko hazkundea. Urtebetean salmenta, fakturazio eta langile kopuruak hobetu dituzte, baita taldeko enpresen kopuruak ere. Koldo Saratxaga taldearen bultzatzaileak esan du horretarako ezinbestekoa dela “langileak motibatuta” egotea. “Langileak proiektuan inplikatuta sentitzea” ezinbestekoa dela uste du. Eta horrek emaitzak dakartzala erakutsi du. Eta bide horretan Ner Groupeko enpresen batez besteko soldata Araba, Bizkai eta Gipuzkoakoena baino %16 handiagoa dela ere nabarmendu du Saratxagak: “Soldatak ez dira arazoa”.

Horrez gain, taldeak arlo soziala bultzatzen jarraitu zuen 2013an. Hirurogei ideia berri garatu zituzten, eta horiek garatzeko 2 milioi euro bideratu. Diru hori Ner Groupeko 22 enpresek lortutako emaitza ekonomikoen %2,5 izaera sozialerako proiektuetara bideratuta lortu dute. Giza eskubideak, hezkuntza, haurrak eta ingurumenean oinarritutako proiektuak izan dira batez ere, eta munduko bost kontinenteetan lan egin dutela nabarmendu du Saratxagak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.