Egun barne produktu gordina da ekonomiaren bilakaeraren neurgailua. Baina ez da neurgailurik osoena. Geroz eta gehiago dira beste neurgailu batzuk erabiltzeko eskatzen dutenak. Esaterako, Joseph Stiglitz Nobel saridunak eta Joaquin Almunia Europako Lehiarako komisarioak behin baino gehiagotan kritikatu dute BPGa. Hura ordezkatzeko neurgailurik egokiena zein den erabakitzea falta da, baina.
Pedro Ugarte Deshazkundea Bilbo plataformako kidearentzat, zentzurik ez duen neurgailua da BPGa. «Jarduera ekonomikoa neurtzen du, bai, baina irizpiderik gabe. Gizarte gaiekin zerikusia duten jarduerak eta ordaindu gabeko lana, esaterako, ez ditu kontuan hartzen; aldiz, gertakari dramatikoak, bai, eta, gainera, diru sarrera gisa. Adibidez, errepide istripuak diru sarrera balira bezala kontabilizatzen ditu BPGak, autoen ekoizpena edota ospitaleetako gastua handitzen dutelako. Absurdua da kontabilizatzeko sistema hori».
Ugarteren irudiko, askoz egokiagoa litzateke neurgailu gisa aztarna ekologikoa erabiltzea. «Planetako biztanle bakoitzari dagokion eremua, eta haietako bakoitza bizi den bezala bizitzeko behar duen eremua konparatzen ditu. Ekonomiaren unean uneko egoera, eta hark planetan duen eragina kontuan hartzen ditu, gainera». WWFren azken txostenaren arabera, munduko biztanle guztiak hego euskal herritarren pare bizitzeko hiru planeta pasa beharko lirateke, eta estatubatuarren pare bizitzeko, lau planeta eta erdi.
Neurgailu berriak, ezinbesteko tresna
Ekonomiaren bilakaera neurtzeko, aztarna ekologikoa erabiltzea proposatzen dute deshazkundearen defendatzaileek, barne produktu gordina baino neurgailu osoagoa dela uste baitute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu