•BEZa. Tasa orokorra %21etik %23ra igotzea 2012an. Europako Batasunean %20,7koa da batez bestekoa.
•Pentsioak. Batetik, pentsio ordaina jasotzeko kotizatu beharreko aldia luzatzea: 2012tik aurrera, gutxienez 41 urtez kotizatu beharko dute emakumeek eta 42 urtez gizonezkoek, duten adina kontuan hartu gabe. Bestetik, erretiroa hartzeko gutxieneko adina atzeratzea: 60 urtetik 62ra emakumeentzat eta 65etik 66ra gizonentzat; 2018an 66 urtetan parekatzeko. Azkenik, hilean 960 eurotik gorakoak diren pentsioak izoztea.
•Etxebizitzen gaineko zerga. Silvio Berlusconiren gobernuak kendutako zerga berriz ezartzea.
•Eskudirutan egiten diren ordainketak. Gehienezko muga 1.000 eurotan jartzea, zerga iruzurrari aurre egiteko.
•Tokiko administrazioak. Probintzietako kargu politikoak gutxitzea eta gobernu zentraletik 5.000 milioi euro gutxiago bideratzea.
•Luxuzko ondasunak. Hegazkin eta helikoptero pribatuak eta gama altuko ibilgailuak zergapetzea.
Neurriak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu