•Langile publikoak. Aurten eta datorren urtean ez zaie soldata igoko eta 2013an eta 2014an, berriz, %1. Guztira 710.000lanpostu publiko desagertuko dira.
•Pentsioak. Pentsio publikoa jasotzeko adina 67 urtean utziko da 2028rako, espero baino zortzi urte lehenago. Oinarrizko pentsioa inflazioa adina igoko da.
•Azpiegiturak. Aurreztutako 5.000 milioi errepide eta trenbideak eraikitzeko eta hobetzeko baliatuko dituzte. Pentsio funtsei eskatuko diete beste 20.000 milioi inbertitzeko sektore horietan.
•Hezkuntza. Haurtzaindegia doan duten langile familien kopurua bikoiztuko du Ingalaterran, eta beste 1.200 milioi gastatuko ditu hango eskoletan.
•Enpresak. Laguntzak emango dizkie gazteak kontratatzen dituztenei, eta mailegu merkeak eta zerga beherapenak enpresa txikiei.
Neurriak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu