Neurriak

2011ko uztailaren 15a
00:00
Entzun
Erretiroa. 2013tik aurrera pentsioa bizi-itxaropenera egokitzeari ekingo diote, eta, horren ondorioz, erretiroa hartzeko adina hiru hilabetez atzeratuko dute. 40 urtez kotizatu dutenek ezingo dute erretiroa aldez aurretik hartu, eta beste hilabete lan egin beharko dute 2012an, bi 2013an eta hiru 2014an.

Pentsioak. Pentsiorik handienak, 90.000 eurotik gorakoak, jaitsi egingo dira. Batetik, haien zenbatekoa izoztu egingo dute, eta, bestetik, %5 eta %10 arteko «elkartasun zerga» ezarriko diete.

Osasuna. Sendagile espezialistarenera joaten denak hamar euro pagatu beharko ditu bisitako; larrialdi zerbitzuetara jo eta erietxera sartzen ez dutenak, berriz, 25 euro..

Zergak. Bankuetan gordailuak dituztenek tasa berri bat pagatu beharko dute: urtean 34 euro 50.000 eurotik behera dutenek, 70 euro 150.000ra arte dutenek, eta, horrela, progresiboki, milioi erditik gora dutenek1.100 euro pagatzeraino. 0

Kenkariak. 2013tik aurrera familiek jasotzen zituzten kenkari batzuk desagertuko dira, hala nola jaioberri bakoitzeko ematen zutena, haurtzaindegiak pagatzekoa, osasun gastuengatik jasotakoa...

Tokiko erakundeak. Eskualdeei eta udalei 21.600 milioi euro gutxiago emango dizkie estatuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.