Newel multinazionalak Gasteizen duen 111 langileko lantegia ixteko asmoa adierazi zuen atzo. Enpresa batzordea guztiz harritu zen erabakiarekin, azkenaldian 70 lagun kontratatu zituztelako —ABLE bidez—, eta ordu estra asko sartu zituztelako. Beraz, ez dute arrazoi objektiborik ikusten, eta datozen egunotan zuzendaritzarekin biltzeko gogoa erakutsi dute. Zuzendaritzaren aurrean ekoizteko gaitasuna eta lanpostuak defendatuko dituztela diote.
Lantegian gehiengoa duen ELA sindikatuaren ustez, enpresa ixteko arrazoi bakarra multinazionalaren irentsi nahia da. Datozen egunetan zein mobilizazio egin aztertuko dute, eta besteak beste Arabako Diputazioari eta Eusko Jaurlaritzari beraien ardura hartu eta begirale hutsgisa ez jokatzeko eskatuko diete. Era berean, enpresaren finantza egoeraren berri emango dieten bilera bat egin nahi dute zuzendaritzarekin.
Langileek berria prentsa bidez jakin dutela salatu du ELAk, eta ez dela Enpresa Batzordea errespetatu.
Ekonomia
Newelleko enpresa batzordearen ustez ez dago lantegia ixteko arrazoi objektiborik
Newelleko zuzendaritzak atzo jakinarazi zuen Gasteizko lantegia itxi egingo dutela. Enpresa batzordeak ez du horretarako arrazoi abjektiborik ikusten, ordea. Beraz, zuzendaritzaren aurrean ekoizpen gaitasuna eta lanpostuak babestuko dituztela esan dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu