Europako Batasuna

Next Generation funtseko lehen transferentziak jasoko dituzte EBko hamabi kidek

800.000 milioi euroko funts bateratutik 9.000 milioi euroko aurrerapena jasoko du Espainiak hil amaierarako, eta beste 5.100 milioi Frantziak

Ecofinen bilera, gaur. STEPHANIE LECOCQ / EFE
xabier martin
2021eko uztailaren 13a
16:24
Entzun

Europako dirua iristen hasiko da aste batzu barru Batasuneko estatu kideen ekonomietara. Europako Batasuneko Finantza ministroen bilerak (Ecofin) oniritzia eman die hamabi estaturen suspertze planei, eta 800.000 milioi euroko funts bateratua diruz ureztatzen hasiko da herrialde horien ekonomiak, tartean Espainia eta Frantziarena. Madrilek, izan ere, 9.000 milioi euroko aurrerapena jasoko du uztaila amaitu aurretik, eta, Parisek, 5.100 milioi.

Alemania, Austria, Belgika, Danimarka, Grezia, Italia, Letonia, Luxenburgo, Portugal, Eslovakia dira, Frantzia eta Espainiarekin batera, koronabirusak lehertutako krisi ekonomiari aurre egiteko funts bateratuaren lehen transferentziak jasoko dituztenak. Bruselak 15.250 milioi euro lortu zituen merkatuan, atzo, funts hori elikatzeko, hamar eta hogei urteko bonuekin. Hirugarren jaulkipena izan zuen Batzordeak EBko kideen suspertze planak elikatzeko den funts bateratua eratzeko. Dagoeneko 50.250 milioi euro pilatu ditu poltsa horrek, eta, hortaz, ez du zertan arazorik egon lehen hamabiren eskaerak elikatzen hasteko hil honetan bertan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.