Nicolas Correak zortzi langile kaleratu ditu Itziarren duen lantegitik

Erredakzioa
Donostia
2011ko uztailaren 29a
00:00
Entzun
Nicolas Correa enpresako zuzendaritzak zortzi langile bota ditu Itziarko (Deba, Gipuzkoa) industrialdean duen lantokitik. Arrazoia soldatak jaisteari uko egitea izan dela jakinarazi du ELAk.

Itxura denez, azken hilabeteetan, zuzendaritza bi alditan saiatu da langileen soldatak jaisten. «Haien ezezko biribilaren ostean etorri dira kaleratzeak», sindikatuaren arabera. Langileen ordezkarien irudiko, langileak eta haien soldatak ez dira enpresaren egoeraren erantzuleak. Horregatik, ez dute uste langileak kaleratuta ezer konponduko denik. Alderantziz, enpresaren finantza egoerak okerrera egingo duela uste dute. «Horregatik, batzordeak beste neurri batzuk proposatu zizkion zuzendaritzari, baina hark ez zituen entzun ere egin».

Horiek hala, zuzendaritzak atzera egin eta kaleratuak berriz hartzeko helburuarekin, elkarretaratzeak egin dituzte azken hamar egunetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.