'No questions' (II)

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko abenduaren 17a
00:00
Entzun
Erreserba Federalak zer esango mugitu ziren atzo indizeak. Bernankeren adierazpenik ez zenez gero, galderarik gabeko bigarren eguna, Egunkaria auzia-ren kasuan lez. Baikortasunak, interes tasak mantenduko diren esperantzari eusten dio. Logikoena dirudi, absoluzioak bezala; baina Bernanke epailearen ahotik entzun arte, tentsioa nabari da. Burtsek gora egin zuten oro har, dolarrak behera, eta Ibex-35enkasuan, 2.370 milioiren salerosketa izan zen. BBVA (+%2,03) eta Santander (+%1,72) nabarmendu ziren, binaka, goardia zibilen gisa. Telefonica (-%0,31), galderarik egiten ez duen fiskalaren pare, lokartu egin zen. Eta Abengoa (+%9,27) eta Acciona (+%6,14) izan ziren kurrinka batean abiatu zirenak, Espainiako Gobernuak energia termoelektrikoen inguruan harturiko erabakiek lagunduta. Entrecanales eta antzeko familia boteretsuek abokatuen galdera beharrik ez dute, agian, Gobernuen erabakiak aurrez esateko.



Viscofan. Nafarroako Viscofanek (+%1,19) akzioko 0,26 euroko dibidendu gordina ordainduko duela jakinarazi du, datorren abenduaren 22an. Iazko dibidendua %27 handitzea dakar horrek eta, urte amaitu aurretik ordaintzeak, akziodun txikien faktura fiskala murriztuko du. Aurtengo urtarrilaren 12an 12,96 euro balio zuen euskal enpresaren akzio bakoitzak. Atzo, 17,83 euroan gelditu zen bere kotizazioa; ia %38ko igoera pilatu du, beraz, 11 hilabeteren buruan zelulosazko bildukingileak. Bere urteko mozkinak halako 13 balio du, gutxi gora behera, akzioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.