Nokiaren irabaziak %93 murriztu dira
HELSINKI. Nokiak, munduko sakelako telefono ekoizle nagusiak, 260 milioi euro irabazi zituen iaz, 2008an baino %93 gutxiago. Salmentak %19 jaitsi ziren. Finlandiako enpresak 432 mila telefono saldu zituen iaz, 2008an baino %8 gutxiago. Ondorioz, puntu bat galdu du merkatuaren kuotan. Nokiarenak dira saltzen diren telefonoen %38.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu