De Rerum Naturak hobe definitzen duen arren, igoera, jaitsierak eta, zergatik ez, aldaketarik gabeko egun lau aspergarriak ere izan litezke «normaltasun». Nazioarteko enpresen mozkin berri dexente izan arren, Ibex-35 (-%0,02) bertangoxo gelditu zen. HSBC bankuak berriro dibidenduak banatzea erabaki du, baina San Franciscoko Erreserba Federalak atzeraldiaren amaieraz zalantzak agertu ditu. Normaltasuna ospatzeko ideien artean, nekez egon liteke finantza sektorea abal eta akziodun publikoz lepo egotea; edo banku zentralek nahi beste likidezia eskaintzea. EBZren kasuan abenduan egingo du azken enkantea, urtebeterako eta %1ean eskatu beste diru banatuz (full allotmen deritzona). Hortik aurrera hasi beharko du, onenean ere, normaltasunak. 2.241 milioiren salerosketa izan zen eta, galerak saihestu baziren, gaur euro erdiko dibidendua ordainduko duen Edurnezurik (+%0,05) eutsi ziolako izan zen, BBVA (+%1,05) eta Iberdrolarekin (+%0,79).
Unicredit. Sabadell (-%0,21) bankuan zuen %3,23ko partaidetza saltzea erabaki du Unicredit (-%0,6) Italiako bankuak. 180 milioi inguruko salmentarekin, bere partaidetza osoa saldu du. Alemania eta Europa Ekialdean partaidetza ugari ditu Unicreditek.
Credit Agricole. Credit Agricolek (-%0,75) iazko erdia irabazi du aurten urrira bitarte, 692 milioi euro. Egungo kontseilari ordezkaria, Georges Pauget, Jean Paul Chilffletek ordezkatuko du martxoan. Kasu honetan bederen, mozkinen aitzakia badago
Normaltasuna?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu