NPBaren gaineko lan taldea osatu dute
GASTEIZ. Europako Batzordeak aurkeztu du dagoeneko 2014tik aurrera Nekazaritza Politika Bateratuak jarraitu beharreko ildoaren zirriborroa. Horren aurrean nola jokatu erabakitzeko asmoz, lan taldea osatu du Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Ingurumen Sailak. Helburua hartu beharreko jarrera sektoreko ordezkariekin ahalik eta gehien hitzartzea dela adierazi du Pilar Unzalu Nekazaritza sailburuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu