Nueva Rumasak hiru hil ditu zorrak negoziatzeko

2011ko otsailaren 18a
00:00
Entzun
MADRIL. Ruiz-Mateos familiaren enpresa taldeak zordunen konkurtsora jotzea erabaki du. Nueva Rumasak hiru hilabete izango ditu zorren ordainketa epeak berriro negoziatzeko. Gizarte Segurantzari, bankuei eta hornitzaileei dirua zor die taldeak. Azken urteotan herritarren aurrezkia biltzen aritu da, errentagarritasun handia eskainita. Rayo Vallecano futbol taldea, Clesa, Duhl, Elgorriaga, Garvey eta beste bost enpresari eragiten die prozesuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.